Dokumentuaren akzioak
Txistua eta bestelako hiru zulodun flautak, Herri Uztan
Urriaren 5ean eman zitzaion hasiera Herri Uzta jaialdiari, Uztaritzen, eta Mixel Etxekoparrek eman zuen aurreneko kontzertua, xirularekin. Hurrengo egunean, berriz, hiru zulodun txistu mota desberdinak jo zituzten Kanbon, hainbat txokotatik etorritako bakarlariek (argazkian): Salamankako Angel Rufino de Haro, Mallorcako Pere Joan Martorell, Provenceko Jean-François Gerold, Xiberoko Mixel Etxekopar, Iruñeako Fermintxo Garaikoetxea, Uztaritzeko Kattalin Haira, Hernaniko Jon Ansorena eta Durangoko Gorka Pagonabarraga aritu ziren. Arraga abesbatzak ere hartu zuen parte, Uztaritzeko Txistulari taldearekin batera, Mixel Labeguerie-ren melodien konposizioekin.
Larunbatarekin, urriaren 7an izan zuen segida jaialdiak; festa giroa nagusitu zen Kanbon, Euskal Herriko hainbat txokotatik joandako txistulari banda tradizionalek alaitu baitzituzten kalean. Iluntzean, berriz, Lesakan izan ziren berriro hiru zulodun flauten bakarlarietako batzuk. Jaialdiari bukaera emateko, dantzari eman ziztzaion protagonismoa igandean Arrangoitzen, Mutxikoaren Egunarekin.
Dokumentuaren akzioak