Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Txipion ere, dantzan jarriko dira zapatutik aurrera

Dokumentuaren akzioak

Txipion ere, dantzan jarriko dira zapatutik aurrera

Egilea
Iker Rincon Moreno
Komunikabidea
Hiruka
Tokia
Plentzia
Mota
Albistea
Data
2022/07/07
Lotura
Hiruka

San Juan suagaz udari ondoetorria egin ondoren, Txipio auzokoak izango dira udalerriko jaien lekukoa hartzen lehenak, uztailaren 9an eta 10ean.

Urte biko jai-lehorte baten ondoren, festen uholdeak itsasadarrean gora egin eta Plentziako auzo denak zipriztinduko ditu herritarrak dantzan eta algaran ipintzeko. Hala, Txipion hartuko dute auzoz auzo ibiliko diren jaien lekukoa, uztailaren 9an eta 10ean. Egun horietan, auzokideak dantzan arituko dira San Kristobalen omenez, urtero egin duten legez. Era berean, adin guztientzako hamaika jarduera izango dituzte aukeran, hala nola disko-festa, zezensuzkoa eta erromeria. Mokaduren bat hartzeko tartea izango dute ere, taloa txorizoagaz banatuko baitute. 

Egitaraua

Uztailak 9, zapatua

  • 20:00 Disko-festa.
  • 22:00 Zezensuzkoa.

Uztailak 10, domeka 

  • 11:00 Txupinaren jaurtiketa.
  • 11:00 Kristobal Deunari aurreskua eta lore eskaintza.
  • 18:00 Umeentzako tailerrak.
  • 20:00 Taloa txorizoagaz.
  • 20:00 Kantujira eta erromeria Gatzamiñetik, Plentzia Kantagunearen eskutik.
  • 21:30 Zezensuzkoa.

Dokumentuaren akzioak