Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Txinpantze biluzia

Dokumentuaren akzioak

Txinpantze biluzia

Zergatik dantzatzen dugu txinpantze biluziok?

Egilea
Juan Ignacio Perez Iglesias
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2010/01/06

Eboluzio-aditu zenbaitek galdera horri emandako erantzunak, gorte egitearekin uztartu zuen dantza aspaldi. Hau da, gorte egitearen osagai garrantzitsua dela uste zuten aditu horiek. Beste batzuek, berriz, ez dute horrelakorik uste. Wilsonen arabera, talde bateko kide izatearekin lotua dagoen plazer handia sentitzen dute dantzariek. Bere aburuz, banakoen arteko lankidetza errazten duen jarduera da dantza eta ez dugu ahaztu behar gizakiok geure-geurea dugun ezaugarria dela taldekideen arteko elkarlana. Izan ere, gorilengandik eta beste txinpantzeengandik gehien bereizten gaituen ezaugarrietako bat da elkarrekin jardutea.

Wilsonen interpretazio horren arabera, hitzez ezin adieraz ditzakegun poztasun bizi eta harmoniako sentiera bereziak ditugu; oinarri genetikoa izan behar dute, hain dira sentipen sakon eta erraietikoak. Wilsonen ustez, hitz egiteko ahalmena sortu baino lehenagotik zerebruan dauden aldeetatik sortzen direlako ezin adieraz ditzakegu hitzez sentimendu horiek. Bere hipotesiaren arabera, gure eboluzioaren aldi oso goiztiarretik dugun eta giza taldeak definitzen eta koordinatzen dituen gizarte-fisiologiaren zati bat da dantza (paper-azalezko edizioaren 182-183 orr.).

Oso zaila da kontu honen inguruko baieztapen sendorik egitea; eta bistan da hemen azaldutakoak espekulazio-kutsu handia duela. Baina dantza egitea gozamena dela ezin uka daiteke eta ni behintzat, ez naiz hitzez adierazteko gai.

Dokumentuaren akzioak