Dokumentuaren akzioak
Txingorra kokoentzat
Taldeak merkatu plazan egin zuen lehen erakustaldia eta hortik aurrera bi multzotan banatu zen 30 baserritara ailegatzeko. Bertan, auzotarrek ondo jaso zuten jai koloretsu eta zaratatsua, dantza egin eta irribarreak erakutsi zituzten. Dantzariek aterkiak ireki zituzten batzutan, trajiak busti ere baina eguna goizetik gauera disfrutatu zuten.

BISITAN BASERRIETARA. Etxeko txikienak sustu ederra hartu zuen hasieran. Gero ezan zioten Kokoak gaiztoak ez zirela, batzuk behintzat.

JAIA. Berezia da karnabala eta bereziak ere koko-dantzak. Baserrietako ixiltasuna minutu batzuz apurtu zuten Kezka taldeko kideek eta kolorez, musikaz, pertsonaia eta dantzaz bete zituzten bazter guztiak. Baserritarrek eskertu zuten bisita eta dantzan aritu ere. :: FOTOS: FÉLIX MORQUECHO

PERTSONAIAK. Dantzariak eta koko-marruak Gorosta eta Mandiola auzoko baserrietatik ibili ziren, aratosteak badatozela erakusten.

ESKEA. Dantza egin eta gero, taldeak koko-eskea egiten du. Atzo, baserrietako aterpeak eskertu ziren zenbait etxeetan.
Dokumentuaren akzioak