Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Txikitxu-Arrostaitzek ’55 urte dantzan’ erakusketa zabalduko du

Dokumentuaren akzioak

Txikitxu-Arrostaitzek ’55 urte dantzan’ erakusketa zabalduko du

Komunikabidea
Mondraberri
Tokia
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2025/02/17
Lotura
Mondraberri

Argazkiak: MB artxiboa / Beheko testua: TX-A.

Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeak 55-35 urteurreneko laugarren ekitaldia egingo du: Erakusketa. Martxoaren 7tik 27ra, taldearen sorrera eta ibilbidea jasotzen dituen erakusketa ikusgai egongo da.

Bertan, 1970etik gaur egunera arteko historia bildu da, argazki, jantzi, tresna tradizional eta bestelako elementuen bidez. Erakusketak taldearen bilakaera eta euskal kulturaren sustapenean egindako lana erakusten du, belaunaldiz belaunaldi transmititu den ondarea agerian utziz.

Inaugurazioa: Martxoak 7, 18:30ean, Kulturateko klaustroan.

Txikitxu-Arrostaitzen historia ezagutzeko gonbita luzatzen dizugu! Erakusketa honetan taldearen bilakaera, erronkak eta lorpenak gertutik ikusi ahal izango dituzu. Zatoz eta ospa dezagun elkarrekin!

Dokumentuaren akzioak