Dokumentuaren akzioak
Txikienen dantzak nagusituko dira Tolosako kaleetan larunbat honetan
Dantzari Txikien txanda izango da larunbat honetan Tolosan, egun osoan zehar, eta gauean, urtero bezala, erromeri irekia izango da helduentzat.
Jada laugarren urtea da aurtengoa, Udaberri Taldeak
antolatutako Dantzari Txikiarentzat. 2005. urtekoaren antolakuntza
ederki joan zela ikusita, urtez urte dan-tzari txikiaren formatoa hobe-
tzen aritu dira Udaberriko taldekideak. Larunbat honetan honako talde
hauek egongo dira: Arabatik Gasteizko Adurtza eta Eguzkilore dantza
taldeak, Bizkaitik Galdakaoko Andra Mari dantza taldea, Nafarroatik
Otsagiko dan-tzariak, Lapurditik Hendaiako Guria dantza taldea eta
Gipuzkoatik Zumarragako dantzari txikiak izango ditugu Tolosako kaleak
alaitzen. Horretaz gain, Udaberri Dantzari Taldeko dantza ikastaroetan
ikasturte osoan zehar dan-tzan diharduten 150 haur eta gaztek ere parte
hartuko dute.
Dantza talde guztiak 10:00etan bilduko dira plaza
Zaharrean eta 10:30ean hamaiketakoa banatuko da dantzari guztientzat.
Alde Zaharra eta inguruak alaitze aldera, talde bakoitzak ibilbide
desberdina izango du. Eguerdiko 12:30 aldera, kalejira guztiak
Trianguloan bilduko dira, eta oraingoan guztiak kalejira bat osatuz,
plaza Berrira jaitsiko dira, goizeko dan-tzei amaiera emateko.
Udaberriko kideek esaten dutenez, «goizeko kalejira
amaitu ondoren, aurreko urteetan kanpoko haurrak Udaberriko haurren
etxeetan banatzen ziren bazkaltzeko. Aurten, dantza taldeetako haur eta
gazteen arteko harremanak sustatzeko, antola-tzaileek dantzari txikiak
elkarte gastronomikoetan banatzeko ideia izan dute.
Hau aurrera eraman ahal izateko, Udaberriko hamaika eta
bat gurasoren laguntza ezinbestekoa izango da. Bazkalostean, 16.30etan
bilduko dira dantzariak Plaza Berrian, emanaldi nagusiari 17.00an
hasiera emateko. Talde bakoitzak bere tartetxoa izango du dantza-tzeko,
eta emanaldi honekin, arratsaldeko 18:30ak aldera, Tolosako IV.
Dantzari Txikiari amaiera emango zaio, datorren urtera arte.
Dokumentuaren akzioak