Dokumentuaren akzioak
Txikiak eta helduak dantzan
Dantzari egunak antolatu dituzte astebururako Hondarribian, Bermeon eta Irurtzunen
Ondoren, 12:30ean, Santa Maria Madalena plazan talde bakoitzak hamabost
minutuko saioa egingo du. Eguna erromeriarekin bukatuko dute,
arratsaldeko seietan izango da Zumardian.
Bizkaiko dantzari eta dantzazaleek Bermeon daukate hitzordua
asteburu honetan. Larunbat gauean, Artza frontoian, Gaita Dantzan
dantza ikuskizuna egingo dute hainbat dantza taldek. Emanaldi horrekin
girotuko dute herria biharamuneko egun berezirako. Izan ere, igandean
ospatuko dute Bizkaiko Dantzarien Biltzarra. 11:30ean, Burujabetasun
zelaian egingo dute dantza erakustaldi erraldoia. Saioak atal hauek
izango ditu: dantzari dantza, Gipuzkoako dantzak, Eltziegoko dantzak,
gorulariak, dantzari txikiak, kaxarranka eta larrain dantza. Eguna jai
giroan igaroko dute. Horretarako, artisau azoka eta txosnak prestatu
dituzte. Luhartz taldearen erromeria izango da 17:00etan, Lameran.
Txikienak Irurtzunen
Dantzari eguna ospatuko da Irurtzunen (Nafarroa), igandean,
baina dantzari txikien eguna izango da. Nagusi izango dira txikienak
igandeko egitarauan. Sakanako herrietan dantza ekitaldiak izango dira
11:00etan, eta 13:00etan Irurtzunen kalejira izango da plazaraino. Han
ospatuko da ekitaldi nagusia, 13:30ean; bazkaria izango da ondoren,
eta, 17:00etan, Oskorriren emanaldia.
Dokumentuaren akzioak