Txekiar Errepublikan dantza egingo du Itxartu taldeak

Hedabidea
Uk.berri.net
Lekua
Algorta
Mota
Albistea
Data
2011/07/06
Esteka
Uk.berri.net

Festibala uztailaren 7tik 10era bitartean izango da eta bertan, urtean zehar prestatutako dantzen sorta ederra eskaintzeko aukera izango dute Itxartukoek. 30 pertsonaz osatutako dantzari eta musikari taldeak Bizkaiko dantzari dantza, Behe Nafarroako Luzaideko dantzak eta Gipuzkoako dantzak erakutsiko ditu besteak beste. Jaialdian, Mexiko, Kolonbia, Alemania, Grezia, Serbia, Eslovenia eta Txekiar Errepublikako taldeek parte hartuko dute. Helburuetako bat euren artean harremanak sortu eta sendotzea izango da, antolatzaileek adierazi dutenaren arabera.

Kultura