Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Txekiako ordezkariak etorri ziren atzo dantzak ikustera

Dokumentuaren akzioak

Txekiako ordezkariak etorri ziren atzo dantzak ikustera

Komunikabidea
Anboto.org
Mota
Albistea
Data
2005/09/30

Baina nondik sortu zaie euskal dantzarekiko jakin mina? Istorioa bitxia da: “20 eta 30eko hamarkadetan Frantsitsek Pospisil izeneko erudito batek Euskal Herriko dantzen inguruko hitzaldi bat eman zuen Paris eta Anberesko Antropologiaren Nazioarteko Kongresuan. Hor jakin nuen bere berri”, azaltzen digu Juan Antonio Urbeltzek, Argia taldeko kideak eta euskal folklorearen sustatzaile ezagunak. 1988an Urbeltz Brenora joan zen oporretan, eta bide batez, Pospisil ezagutzea nahi eban. Bila ibili arren ezin izan zuen lokalizatu.



Bat batean, orain zortzi hilabete, e-mail bat jaso zuen Txekiatik. Hasieran harritu egin zen Pospisil hilda baitago: “Haren dokumentu batzuk aurkitu ostean euskal dantzak ezagutu gura zituztela zehazten eben mezuan. Batez ere, Dantzari Dantzaren txotxongilo zatia interesetan zitzaien”, gogoratzen du Urbeltzek.



Orduan, Urbeltzek euskal dantzak bertatik bertara ezagutzeko proposamena luzatu zien. Apurka apurka harremana sendotu eta Iurretan dantzarako tradizino handia dagoenez bertan jarri zuten hitzordua. Urbeltzen aburuz, “seguruenik Pospisilek bukatu gabe utzitako lanen bat osatu nahiko dute”.

Dokumentuaren akzioak