Dokumentuaren akzioak
Txantxoek inauteria herrian zehar zabaldu zuten
Herriko baserrien eta etxeen aurrean eskaini zuten beren inauteri dantza, puska biltzen zuten bitartean. Zortzi dantzariak, mozorroak, zesteroak eta trikitilariak goizean goizetik aritu ziren puska biltzen. Herrigunean geldialdia egin zuten mezatik atera ziren herritarrei dantzatzeko eta ondoren beren bidea jarraitu zuten Larraitzera iritsi arte. Bertan, Erremedioetako Andra Mariaren ermita ingurura gerturatu zirenen aurrean dantzatu zuten.
Dokumentuaren akzioak