Dokumentuaren akzioak
Txantxoak eta dantzariak puska biltzen ibili dira Lizartzan
Aurrena ospeletik eta eguteratik ondoren. Garai batean puska biltzeko ohitura berreskuratu zuten duela hogeitaka urte Lizartzan. Gaur ere, txistuaren doinuez lagunduta ibili dira dantzariak eta txantxoak
1994. urtean Otsolar dantza taldeak inauteriak berreskuratu zituen Lizartzan eta horrekin batera, antzina garai horretan egiten ziren dantzak. Tradizioa berrituz, neska-mutilak baserriz baserri ibili dira gaur goizean puska biltzen, mozorrotutako herritarrekin kalean bildu aurretik.
Festak arratsaldean jarraituko du eta bihar, ijitoa errez amaituko dituzte Lizartzako inauteriak.
Urtarrilak 30, gaur
13:30. Inauteri partaide guztiek kalejira, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denek elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian.
18:00. Gurdi eta mozorroak Joxe Mariko aparkalekuan bilduko dira kalejiran plazara jaisteko, bertan sagardotegi ezberdinetako sagardoak eta ‘Lizartzako talogileak’ egindako taloak jateko aukera izango da.
Urtarrilak 31, bihar
11:00. Meza Nagusia. Ondoren, hamaiketakoa plazan.
12:00. Dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako Ihaute Dantzak plazan.
14:00. Inauteri bazkaria herriko pilotalekuan. Ondoren, txaranga eta bertso saioa. 20:30. Plazan “ijitoa” errez inauterien amaiera.
Dokumentuaren akzioak