Dokumentuaren akzioak
Txantxoak, eguraldia kolorez alaitzen
Ohitura zaharrek badute lekurik oraindik Abaltzisketan. Txantxoz jantzi, eta etxez etxe ibili dira makilak astintzen.
Eguraldi eskasa ez da oztopo izan Abaltzisketan, txantxoen jantzi koloretsuek ukitu berezia eman baitiote herriari. Goizeko zazpietan udaletxean elkartu dira dantzari eta musikariak; dantzarako arropa jantzi, eta baserrietatik barrena abiatu dira bina makila sorbalden kontra jarrita. Trikiti hotsek alaitu dituzte herri inguruak, eta indarra hartzeko hamaiketakoa egin ostean herriguneko etxeetan dantza egin dute.
Dokumentuaren akzioak