Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Txalo zaparrada atzo ere, dantzarientzat

Dokumentuaren akzioak

Txalo zaparrada atzo ere, dantzarientzat

Kiroldegia gainezka izan zen dantzariek arratsaldean eskain zuten ikuskizun ederraz gozatzeko

Egilea
Elisa Belauntzaran
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Leitza
Mota
Albistea
Data
2010/08/13

Ondoren, pilota partidak izan ziren Amazabalen. Buruhandiak ere atera ziren umeen gozamenerako eta goxokiak ez ziren falta izan udaletxeko balkonetik.
Umeak goizean
Goizean, berriz, hitzordu garran-tzitsuena Kukubiltxoren ikuskizuna izan zen. Atzoko saioan, urrutitik etorritako neskatxo baten inguruan aritu ziren 'Txirrikiz' izenburuko lanean. Leitzar gazteek, eta nagusiek ere, primeran pasa zuten neskatoak eta bere bidaiaren ondorioz ezagututako lagunen kontuak ikasten.
Bitartean, karpan, giroa piztuta zegoen. Giroa eta suak ere bai. Batetik, sardin usaina eta sagardoarenak ziren nagusi. Gosaltzeko aproposak festa egunetan. Eta jendeak gustora jan zituen bertan erretako sardinak, sagardo edo ardoz lagundurik. Bestetik, gosaldu bitartean, koadrilak euren paellak prestatzen aritu ziren. Kanpoan euria eta barruan, berriz, lagun giro aparta, urtetik urtera jende gehiago hurbiltzen baita hitzordu honetara. Karpan gaineara, sumatzen zen giro hobea. «Karrapean hotzagoa zen, hemen bildugoa edo politagoa da giroa», zioten bertan ari zirenak. Gero, behin paella listo egonik, lagun mordoxka bildu ziren mahai inguruan.

Txalo zaparrada atzo ere, dantzarientzat

Dantzariek ikuskizun ederra eskaini zuten kiroldegian eta jende ugarik gozatu ahal izan zuen saioaz. :: BELAUNTZARAN

 

Dokumentuaren akzioak