Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Txalaparta eta klakea uztartzen dituen ikuskizuna gaur, Sanduzelain

Dokumentuaren akzioak

Txalaparta eta klakea uztartzen dituen ikuskizuna gaur, Sanduzelain

Komunikabidea
Euskalerria Irratia
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2022/05/20
Lotura
Euskalerria Irratia
'TxalaTap' ikuskizuneko une bat (Argazkia: Aura taldea).

19:00etan taularatuko dute, auzoko civivoxean. Sarrerak euro batean dira salgai.

TxalaTap Aura Teatro taldearen musika eta dantza ikuskizuna da. Klake dantzari bat bi txalapartarirekin batera aritzen da, erritmoz eta mugimenduz beteriko ikuskizuna eskaintzeko.
Errepertorioan askotariko piezak daude sarturik, batzuk umorez zipriztinduak, esate baterako, jazz musika, erritmo afrikarrak eta ekialdekoak, euskal printza batzuekin batera. TxalaTap saioaren bidez, jendeari erakutsi nahi zaio klakea diziplina moldakorra dela, eta lotzen zaion iruditik urrun dauden era bateko zein besteko musika-estilo eta erregistroetara egokitu daitekeela.
Publikoak ez du ikusiko kopa-kapelarik, frakik, lentejuelarik edota Broadway moldeko dantzari talderik. Aurrekari horiekiko mirespena eta errespetua agerian badaude ere, ikuskizun honetan diziplina horri buruzko ikuspegi modernoagoa eskaintzen da.

Dokumentuaren akzioak