Dokumentuaren akzioak
Turkiako taldea gonbidatu du Kriskitinek Nazioarteko Folklore Jaialdirako
Emanaldia bihar izango da, 22.00etan Andra Marian
Jaialdiko egitarauan Euskal Herriko hainbat lekutako dantzak eskainiko ditu Kriskitinek. Dantzari turkiarrek, berriz, euren herrialdeko folklorearen erakustaldia egingo dute.
Gökmeydanı elkartea 2004n sortu zuten. Helburua du gazteak euren herrialdeko kulturan eta ohituretan heztea.
Eskaintza-sortan beren eskualdetako dantzak eskaintzen dituzte: Bitlis, Diyarbakır, Artvin, Kilis, İzmir, Skopje, Adıyaman, Urfa eta Trabzon-ekoak.
Arrakasta Segovian
Urtero hartzen dute parte Turkian antolatzen diren lehiaketetan, eta talderik arrakastatsuenetakoa da egiten duen lanari esker.
Atzerrian parte hartu dutenetan ere aipamen on ugari lortu dute; azkenaldian, iaz, Grezian, Mazedonian eta Polonian.
Kriskitinek, ordea, 25 urte bete zituen iaz eta oraintsu Segoviako nazioarteko jaialdian parte hartu dute arrakasta handiz baita Otxandioko jaietan ere.
Taldetik aurerratu dutenez, Siziliatik heldu berri zaien gonbidapen bati ezetza eman behar izan diote tamalez, diru eskasiagatik eta dantzarien lan agendagatik.

Dokumentuaren akzioak