Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ttarlak botako du txupina Hernaniko sanjoanetan

Dokumentuaren akzioak

Ttarlak botako du txupina Hernaniko sanjoanetan

Festak 23tik 27ra ospatuko dira, baina gaur eta bihar Preludioak izango dira

Hernaniko Udalak eta Jai Batzordeak asteazken arratsaldean jaien egitaraua aurkeztu zuten, “oparoa eta adin-tarte guztientzako ekitaldiekin”, Koro Etxeberria zinegotziak azpimarratu zuenez. Jaiek, ohi bezala, bost egun iraungo dute, ekainaren 23tik 27ra eta hauei hasiera eta bukaera emateaz Ttarla dantza taldea arduratuko da. Jai Batzordeak talde hau aukera du txupina botatzeko bere 25. urteurrena ospatzen baitu.
Egilea
Aitziber Muga
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Hernani
Mota
Albistea
Data
2018/06/15
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Jaiak esan bezala datorren astean hasiko badira ere, asteburu honetan hainbat ekitaldi garrantzitsu burutuko dira, esaterako gaur 19.00etan Preludio Txikia eta bihar 22.30ean San Joan Jaietako Preludioa izango dira. Aurten txikiak 20. urteurrena betetzen du eta nagusiak 25.a. Eguraldi txarra iragarrita dagoenez, Atsegindegin egin beharko dira.

Roberto Pachecok, Hernaniko musika bandako zuzendariak, Preludioaren antolaketa oso zaila dela esan zuen eta lorpen handia dela 25 urtetan antolatu izana. Oholtza gainean 200 bat musikari eta dan-tzari izaten dira: Hernaniko musika banda, herriko lau abesbatzak, Ttarla, abeslari bakarlariak, albokariak, txistulariak, txalapartariak eta Ken Zazpiko Xabier Solano, besteak beste.

Bestalde, urtero egoten den ekitaldi bat San Joan konpartsaren errepresentazioa izaten da (ekainaren 27an 18.30ean). Aurten 1918an izandako baztanga izurriteaz arituko dira eta emanaldi osoa Zinkoenea plazan egingo dute, Gudarien plazan egin beharrean, han gertatu baitzen emakumeen matxinada. Amaitutakoan, historia honi buruzko liburua banatuko dute.

BerdintasunaAurtengo berrikun-tzen artean, nabarmenena Azeri dantza guztiak mistoak izango direla da. “Lehen bitan gizonezkoak bakarrik ateratzen ziren eta bat mistoa zen. Oso garrantzitsua da pauso hau”, adierazi zuten.

Egitarauan parte hartu duten herritar batzuk eta udaleko ordezkariak.

Egitarauan parte hartu duten herritar batzuk eta udaleko ordezkariak.

Dokumentuaren akzioak