Dokumentuaren akzioak
Trockadero, umorearen dantza
Trockadero taldekoek ez dute oto-zotoan jokatzen. Dena dago aurretiaz pentsatua, dena dago kalkulatua eta leku gutxi dago inprobisaziorako. Hamalau gizaseme oholtza gainean, emakumezkoen rola bete-tzen. "Ez da erraza, jakina. Badakizue zer dan behatz gainean dan-tzatzea? Gizon batek daukan pisuarekin? Uf, zapatila aproposak bila-tzea ere ez da erraza izaten!", esaten zuen atzo prentsaurrekoan Christopher Montoya dantzari kolonbiarrak. "Baina horrek guztiak emakumeak egiten duena hobeto ulertzen laguntzen digu", zehaztu zuen.
"Trock" taldeko dantzari gehienak konpainia klasikoetan hezitu dira, baina orain onartzen dute gustura daudela parodia munduan. "Hau gozoa da, eta publikoaren erantzuna berehala dator", zioen Raffaele Morra italiar dantzariak, "gainera, berdin jarraitzen dugu dantzatzen, fisikoki ondo prestatuta gaudenez".
Tory Dobrin zuzendari artistikoak ezagutzen du Bilbo; bere bigarren aldia da Bizkaiko hiriburuan, aurrekoan dantzari legez etorri bazen ere. "Pozik gaude. Bitxia da baina garai batean eszenatoki txikietan ematen genuen ikuskizuna, underground munduan sartuta geunden, baina azken urteotan laudorio ugari jaso dugu eta munduko opera eta antzoki onenetan jardun dugu. Horregatik, pozik gaude, eta Bilboko Arriagara gustura gatoz", zioen atzoko prentsaurrekoan Dobrinek. Hastapenetatik "trocks"-ak proportzio ikaragarriko munduko fenomeno bilakatu dira, eta, ondorioz, dantza jaialdi ospetsuetan parte hartzeko aukera izan dute, Madril, Montreal, Nueva York, Paris, Turin edo Viena bezalako hiriak bisitatuz.
Dantzari profesionalen konpainia honek ez du inolako diru-laguntzarik jasotzen, eta estilo errusiarreko errepertorio klasikoan oinarritzen dira beraien koreografiak egiteko.
Dantza eta umorea. Garai garra-tzok leuntzeko eta arimaren itoginak betetzeko proposamen egokia.
Trockadero konpainiako dantzari guztiak gizonezkoak dira, baina emakumezkoen rolak betetzen dituzte, eta horrek egiten ditu bitxi eta bakan. (Foto: deia)
Dokumentuaren akzioak