Dokumentuaren akzioak
Trikitixa doinuen erritmora dantzan
Garai bateko erromeriak gogoan, Erromeria Eguna antolatu dute larunbatean
Elkartearen
helburuetako bat Itziar eta inguruan egiten ziren erromeriak gogoratzea
eta omentzea da. Horrekin batera, Antonio Buenetxea Txankarta soinujolea itziarrari omenaldia egitea da beste asmoa.
Egun handia larunbata izango den arren, ostiralerako hitzaldi bat prestatu dute: Soinu Handia Erromerian.
Larunbatean izango da erromeria, 18:00etan. Baina aurretik
beste ekitaldi batzuk ere antolatu dituzte. Goizean goizetik,
txistulariak, dultzainariak, joaldunak... ibiliko dira herriko
kaleetan. Eguerdian, hamaiketakoa izango da, eta 14:30ean herri
bazkaria egingo dute; ondoren, erromerian, bertso eskolako partaideen
koplak abestuko dituzte.
23:00etan, erromeria egingo dute berriro trikitilariekin, herriko plazan.
ERROMERIA EGUNA
Noiz. Larunbatean.
Non. Itziarren (Gipuzkoa).
Dokumentuaren akzioak