Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Trikitilariek eta Et Incarnatus orkestrak Kaxiano omenduko dute 19an Azpeitian

Dokumentuaren akzioak

Trikitilariek eta Et Incarnatus orkestrak Kaxiano omenduko dute 19an Azpeitian

Egilea
Felix Ibargutxi
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2002/03/07

«Bizirik nahi genion omena egin, baina ezingo dugu. Hil baino bi egun lehenago Lizartzara joan nintzaion bisita egitera. Gaizki zegoen. Eta familiarekin erabaki genuen era batera edo bestera aurten izango zela omenaldi-jaialdia», adierazi digu Josemari Iriondo antolatzaileak.



Arratsaldeko 5:30etan hasiko da jaialdia Azpeitiko kiroldegian eta musikari hauek jardungo dute: Edurne Iturbe trikitilari urre-txuarra, Oihana Irastortzak eta Donatok lagunduta; Ander eta Aintzane Agirrebeña trikitilari eibartarrek; Josune eta Aitziber Otegi trikitilari beasaindarrek; Mari Jose Arregi eta Zabale bikotea, bata soinu handiarekin besteak txikiarekin; eta Et Incarnatus orkestrak.



Bestalde, Jon Maia dantzaria arituko da bere talde berriarekin. Bi koreografia berri eskainiko ditu. Jaialdiaren bukaeran oroigarria emango zaio Kaxiano Ibarguren Lizartzako Itsuaren familiari.



Urtarrilaren 29an hil zen Kaxiano, 69 urterekin. Urte batzuk zeraman jendaurrean jo gabe.



«Telebistan askotan izan genuen, soinu jotzen eta hizketan. Nahiz ez zuen ikusten, oso egoki moldatzen zen kamararen aurrean ere», adierazi digu Josemari Iriondok.

Dokumentuaren akzioak