Dokumentuaren akzioak
Trikitia, bertsoa eta dantza elkartuko ditu Trikibertsoren zazpigarren edizioak
Igandean Beltran, Kukai dantza taldea, Peñagarikano eta Jon Martin izango dira
Hiru saio bakarrik emango dituzte aurten Trikibertso egitarauaren barruan, baina hirurak aurretik prestatutako taldeko lanak izango dira. Datorren igandean, hilak 29, zabalduko da egitaraua Juan Mari Beltran, Kukai dantza taldeak eta Peñagarikano eta Jon Martin bertsolariek emango duten ekitaldiarekin; martxoaren 14an, Karidadeko Bentak joko du, eta 21ean, Gozategik Orioko dantzariekin eta bi bertsolarirekin.
«Orain zazpi urte jarri genuen martxan, BBKren laguntzarekin, Trikibertso egitaraua tradizioz hain lotuak egon diren trikitixa eta bertsoa lotzeko asmoarekin, koplaritza indartzeko asmoarekin, alegia, eta poliki-poliki ikuspegi hori zabalduz joan gara eta orain dantza ere sartu dugu egitaruan», esan zuen Josune Alboniga antolatzaileak, Producciones Serranoko kideak. Atzo Bilbon, egitaraua aurkezteko egin zuten prentsaurrekoan, Jon Maia bertsolaria eta Jon Manzisidor, Karidadeko Bentako kideak eta Joxerra Bilbao BKK-ko ordezkaria mintzatu ziren.
«Saioak ostiral gauetan egiten hasi ginen, baina ostiral gauetan euskal ekitaldi asko antolatzen dituzte Bilbon, eta igande eguerdiko hamabietara pasatzera erabaki genuen. Oso pozik gaude, familia osoak etortzen baitira Arriagako Foyerrera», jarraitu zuen Albonigak.
Dokumentuaren akzioak