Dokumentuaren akzioak
Trenpan baina kontent agertü dira Barkoxtarrak lehen maskaradaren ondotik
2020an eman behar zuen Barkoxek maskarada Atarratzerekin batera. Negü hontan ezin izan dutenez eman, üdan egitea erabaki züten. Larunbatean eman zen lehen maskarada herrian. Hiru barrikaden ondotik, buhameek ohitarazi dute ohoinak ez direla beti pentsatzen ditugunak eta xorrotxek emazteen leküa maskaradan aldarrikatü düte. Osasun ziurtagiria beharrezkoa izanik ere, plaza betea zen. Heldu den astebürüan Eskiulara joanen dira maskarada emaitera eta agorrilaren 15ean Zalgizerat.
Dokumentuaren akzioak