Dokumentuaren akzioak
Trebakuntza saioa Ortzadar taldekoekin, larunbateko Dantza Egunean
Dantza Egunerako bi egun baino ez. Ate joka dugun laugarren edizioa, parte hartzailea izango dugu. Egitarauan iragarri duten berrikuntzetako bat dugu honakoa. Larunbat arratsalde parterako hain zuzen, proposamen berri bat egin digute oraingoan; Iruñeako Ortzadar Euskal Folklore Elkartekoak bisitan datoz Usurbila, “musika entzunez herritarrei dantza egitera animatzera. Arratsaldeko ekitaldi hau, herritarrak parte hartzeko eta ondo pasatzeko antolatu dugu. Ia sustatzen dugun dantzarako grina”, adierazi digute Orbeldi Dantza Taldekoek.
Ortzadarrekoek, goiz eta eguerdi parterako antolatu duten dantzarien topaketan ere parte hartuko dute, Usurbilgo Orbeldi eta Donostiako Goizaldi taldekoekin batera. Honenbestez, dantza saioak ikusi bakarrik ez, dantzan aritu eta trebatzeko aukera ederra izango dugu apirilaren 23an Usurbilen.
Apirilak 23, larunbata: 4. Dantza Eguna
11:00 Dantza Taldeei harrera. Partehartzaileak:
– Ortzadar Dantza Taldea (Lekunberri).
– Goizaldi Dantza Taldea (Donostia).
– Orbeldi Dantza Taldea (Usurbil).
12:00 Kalejiraren hasiera. Herriko gune desberdinetan geldialdiak egingo dira dantza saioak eskaintzeko.
13:30 Ekitaldi Nagusia frontoian.
14:30 Dantzarien Bazkaria.
18:00 Erromeria frontoian, Ortzadar taldearekin.
22:30 “Kanpaiak Jotzean” ikuskizuna, Orbeldi Dantza Taldearen eskutik.
Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.
Dokumentuaren akzioak