Dokumentuaren akzioak
Trava taldearen dantza berritzailea La Fundicionen
Heini Nukari eta Anna Jankowska dantzariek osatzen duten Trava taldea dantzan egon daitezkeen bide esperimentaletan sartua da 1998az geroztik, eta bi obra berrirekin etorriko da Bilboko la Fundicionera, bihar eta etzi, 20:30ean. Station Kautschuk obran Nukari bakarkako lanean izango da, forma futuristak eta arkaikoak nahastuz. Ez dauka argumenturik, dantzariak gorpuzten duen pertsonaiaren existentziaz ohartaraztea baita helburua. No time for wasa lanean, berriz, Nukari eta Jankowska ariko dira denboraren gaineko gogoeta egiten.
Dokumentuaren akzioak