Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Trapujale pertsonaia gaur iritsiko da Lezora Inauterietako sei egunak herrian ospatzeko

Dokumentuaren akzioak

Trapujale pertsonaia gaur iritsiko da Lezora Inauterietako sei egunak herrian ospatzeko

Aurtengo oroigarria Mikel Osa zenarieta Tomas Garbizu musika eskolari emango zaie

Egilea
A.M.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Lezo
Mota
Albistea
Data
2009/02/19

Baina gaur ere ekimen esanguratsu bat izango da. Honela, pregoiaren ostean, bigarren urtez Trapujale oroigarri bereziaren banaketa egingo da. Aurten Mikel Osa zenari eta Tomas Garbizu musika eskolari emango zaie saria herriko Inauteri eta festetan izandako eraginarengatik.

Ostiralori ikastetxeetako eguna izango da. Beraz, bihar 9.30ean kalejira egingo dute herri osoan zehar herri eskolako eta institutuko ikasleek. Ordubete beranduago ikastetxekoek Uraz gozatuz ikuskizuna eskainiko dute Saldise plazan. Bitartean, Gurutze Santuaren enparantzan Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek Trapujale festa ospatuko dute. Euskal Inauteri dantzen emanaldia, hamaiketakoa eta jolasak egingo dituzte.

Arratsaldean, 18.00etan, Zirikuen kalejira ibiliko da herrian zehar, Bekoerrota kiroldegitik abiatuta. 19.00etan Murixka dantza taldekoen txanda izango da Azeri dantzarekin plazan. Bihar, gainera, musika emanaldia, triki-poteoa eta barrikotea Ixkulinen egongo dira.

Larunbatgorrin eta Igandubelen ia ez da ekimenik izango. Esan bezala, larunbatean Egañaren eta Lipusen ikuskizuna izango da eta igandean haur zinema, Babe txerritxoa hirian , eta jolasak jarriko dituzte 16.30etik aurrera.

Astelehenarre haurren eguna izango da eskolan festa dutela aprobetxatuz. Hala, 11.00etan jolasak antolatu dituzte Goiko plazan, 17.00etan Auskalo taldearen kalejira izango da eta 18.00etan txokolatada egingo dute.

Inauteriekin amaitzeko, Asteartebeltzen, 19.00etan, Trapujaleren epaiketa eta herio bidaia antzeztuko dute herritarrek Gurutze Santuaren enparantzan. 

Dokumentuaren akzioak