Dokumentuaren akzioak
TranzDanz hungariar konpainia Euskal Herrian
TranzDanz konpainia hungariar folk dantza mugimendutik dator. Peter Gerzon Kovacs koreografoak 1987an sortu talde honek, bere dantza garaikide estilo propioa eskaintzen du. Profana ikusgarria orainaldiaren bitxikeriaz, tragikoaz eta arriskuaz ari da. DJ Wondawulf-en musika eklektikoak eta lau aktoreen jokoak aldi berean giro dramatikoa eta irringarria ematen diote ikusgarriari.
Hona TranzDanz taldearen bisitaren inguruan prestaturiko egitaraua.
"Profana" ikusgarria
- 2013ko azaroaren 20a, asteazken arratseko 20:30etan
TranzDanz konpainia-rekin Biarritzeko Colisée aretoan
Tokien atxikitzeko : Biarritzeko Turismo Bulegoa (05 59 22 44 66)
Ikusgarriaren inguruan
Entsaio publikoak
- 2013ko azaroaren 18a, astelehen arratseko 19:00etan : TranzDanz konpainia-ren entsaio publikoak Malandain Ballet Biarritz baletaren estudioan (Gare du Midi)
- 2013 azaroaren 20a, asteazken arratsaldeko 18:00etan : Martinikako Artincidence konpainiaren entsaio publikoa Malandain Ballet Biarritz baletaren estudioan (Gare du Midi)
Sartzea libro, erreserba eginez (Malandain Ballet Biarritz 05 59 24 67 19)
Tailerra - Topaketa
- 2013ko azaroaren 18a, astelehen arratseko 20:00etan : TranzDanz konpainiaren tailerra/topaketa Malandain Ballet Biarritz-eko LABO-arentzat Malandain Ballet Biarritz baletaren estudioan (Gare du Midi)
Hitzordu horietaz bestalde ere topaketak antolatuak dira euskal koregrafoekin.
Xehetasunak
Dokumentuaren akzioak