Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Trantsizioa eta transmisioa xede «T. Danz»en bigarren edizioan

Dokumentuaren akzioak

Trantsizioa eta transmisioa xede «T. Danz»en bigarren edizioan

Komunikabidea
Gara
Mota
Albistea
Data
2009/05/06

Trantsizioa, transmisioa eta mugaz gaindiko izaera dira «T. Danz» ballet dantzari gazteen topaketak bigarren ediziorako finkatu dituen helburuak. Filgi Claverie Dantzaz elkarteko zuzendari orokorrak aletu zuen xede horien mamia: «Trantsizioa, gazte konpainietan ikasle egoeratik profesionalizatzera igarotzen ari direlako. Transmisioa, topaketa horietan goi mailako irakasle batzuekin lan egingo dutelako eta oso garrantzitsua delako bai teknika eta bai errepertorioa ere helaraztea. Mugaz gaindikoa, edo `transfronterizoa', bigarren aldiz, topaketak Bidasoaren beste aldeko Garazikus erakundearekin antolatzen ditugulako eta Ipar Euskal Herrian harremanak zabaldu ditugulako Hazparne, Maule eta Aiziritze bezalako herriekin». Hamar egunetan zehar, Montrealgo Ballet Divertimento eta Parisko Dantza Kontserbatorio Nazionaleko Junior Ballet Klasikoa elkarlanean arituko dira Dantzaz konpainiako ikasleekin batera. Talde horietako kideak «ikasleak ziren eta profesionalak bilakatzeko lan egiten dute», Claverieren esanetan. Prozesu horretan laguntzeko, «luxuzko» bi irakasle izango dituzte bidelagun. Batetik, Urtzi Aranburu donostiarra, egun Nederlands Dans Theater 2 konpainiako entsegu arduradun dena eta, bestetik, Philippe Cohen, Genevako Operako Balletaren zuzendaria.

Europan egiten den gazte topaketa bakar horretan, goi mailako irakasleekin ikasi eta, era berean, barneratutakoa erakutsiko dute ikasleek. Horrela, Aiziritzeko erabilera anitzeko gelan, Donostiako Gazteszenan, Mauleko Cinema Maule Baithan eta Hazparneko Mendeala gelan eskainiko dituzte beren emanaldiak.

Aurtengoa bigarren edizioa bada ere, Claverieren iduriko, «emeki-emeki handitzen joango da» topagunea, eta beharrezkotzat jo zuen beste konpainiekin elkarlanean aritzea bizipenak trukatzeko.

p048_f01_148x96.jpg

Dokumentuaren akzioak