Maryse Urrutyren gidaritzapean, Barbara Rivas, Arantxa Hirigoyen eta Joana Olasagasti izango dira oholtza gainean, zientzia fikziozko eta sorginkeriari buruzko istorioa antzezten. 10-12 urtetik gorako ikusleei zuzendutako lanak 50 minutuko iraupena du, eta sarrerak bost eurotan erosi daitezke, Aretxabaleta.eus webgunean.
Dantza eta antzerkia uztartuta
Antzezlanaren sustatzaileen hitzetan, obra honetan honako hau transmititu nahi da: "Ibilbide errituala da, eta erdigunean feminismoa, elkartasuna eta maitasuna pausatzen ditu. Biharamun eguzkitsu batekin amesten dugulako. Ekofeminismoa, hizkuntzaren gaitasun magikoa, zientzia fikzio utopikoa... Iturri askotatik edaten du eta dantza eta antzerkia uztartuz transmisioari eta identitatearen eraikuntzari buruz hitz egiten digu, publiko zabal batengana heltzeko asmoarekin".