Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Transitos dantza ikuskizun bikaina eskaini dute Beran

Dokumentuaren akzioak

Transitos dantza ikuskizun bikaina eskaini dute Beran

Amico Teatro eta Acrónica Produccionesek larunbat ilunabarrean Transitos emanaldia eskaini zuen Berako Kultur Etxean.
Egilea
Ttipi ttapa
Komunikabidea
Erran
Mota
Albistea
Data
2021/03/08
Lotura
Erran

Taldea Mercedes Castañok (zuzendaria), Jon Mayak (koreografia),  Idoia Oteizak eta Itziar Etxegiak (musika) eta Txori Garciak eta Ion Barbarinek (dantza) osatzen dute. Emanaldia hiru pasartetan banatutako bidaia intimo bat da. Lehenbiziko pasartean, sentsualitatea, feminitatea eta armonia esploratzen dira. Bigarrenean, dualtasuna agertzen da: onarpena, kontraesanak eta gatazkak. Eta hirugarrenean, pasio ilunenetan, tragikotasunaren umorean eta ezaugarri groteskoen samurtasunean murgiltzen da.

Dokumentuaren akzioak