Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Transitos' bikoitza

Dokumentuaren akzioak

'Transitos' bikoitza

Komunikabidea
Guaixe
Mota
Albistea
Data
2021/05/20
Lotura
Guaixe

'Transitos' bikoitza

Amico antzerki konpainiaren antzezlanaren bi emanaldi izanen dira Irurtzungo kultur etxean: ostiralean, 12:00etan, Atakondoa eskolako ikasleei bideratutakoa eta larunbatea, 20:00etan, publiko orokorrari bideratuta

Tránsitos gizakien pasioak eta nortasuanren etengabeko bilaketaren inguruko ikuskizun bat da. Dantza eta antzerkia uztartzen ditu, baita beste arteak ere: Dora Salazar artistaren lanetan inspiratuta dago eta Idoia Oteiza eta Itziar Etxegia musikariek musika zuzenean jotzen dute. David Bernues argi teknikariaren lanak ere garrantzia du konposizioan, baita Raul Arraizare eszenografia ere. Mercedes Castaño da lanaren zuzendaria. Ion Barbarin Ihabarren bizi den antzezleak eta Txori Garciak osatzen duten Amico konpainiaren ikerketa lan baten emaitza da Tránsitos.

Ostiralean, 12:00etan, Atakondoa ikastetxeko ikasleek ikusteko aukera izanen dute, Irurtzungo kultur etxean. Larunbatean, maiatzaren 22an, 20:00etan, antzezlanaren emanaldia izanen da, publiko orokorrari zuzenduta. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke kulturetxea@irurtzun.eus helbidean edo 660 419 610 telefonoan, edo egunean bertan leihatilan emanaldia hasi baino ordu erdi bat lehenago. 

Dokumentuaren akzioak