Tránsitos gizakien pasioak eta nortasuanren etengabeko bilaketaren inguruko ikuskizun bat da. Dantza eta antzerkia uztartzen ditu, baita beste arteak ere: Dora Salazar artistaren lanetan inspiratuta dago eta Idoia Oteiza eta Itziar Etxegia musikariek musika zuzenean jotzen dute. David Bernues argi teknikariaren lanak ere garrantzia du konposizioan, baita Raul Arraizare eszenografia ere. Mercedes Castaño da lanaren zuzendaria. Ion Barbarin Ihabarren bizi den antzezleak eta Txori Garciak osatzen duten Amico konpainiaren ikerketa lan baten emaitza da Tránsitos.
Ostiralean, 12:00etan, Atakondoa ikastetxeko ikasleek ikusteko aukera izanen dute, Irurtzungo kultur etxean. Larunbatean, maiatzaren 22an, 20:00etan, antzezlanaren emanaldia izanen da, publiko orokorrari zuzenduta. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke kulturetxea@irurtzun.eus helbidean edo 660 419 610 telefonoan, edo egunean bertan leihatilan emanaldia hasi baino ordu erdi bat lehenago.