Dokumentuaren akzioak
Tradiziozko jantziak nola atondu
Eguberriak
Santotomas, Eguberri bezpera, azoka bereziak... Abenduarekin batera
Euskal Herriko jantzi tradizionala janzteko parada iristen da herri
askotara, eta horren harira, Ane Albisu adituak Gure tradiziozko jantziak nola atondu hitzaldia eskainiko du ostiralean, 19:00etan, Biteri Kultur Etxean.
Izan ere, ez dago hain garbi zein den Euskal Herriko jantzi
tradizionala, kanpoko janzkera batzuk XX. mendean modan jarri eta errotu
baitziren. Hitzaldia Ohitura Zaharrak Abesbatzak antolatu du, eta,
besteak beste, emakumeek zapia nola jarri behar duten erakutsiko du
Albisuk, XIX. mendera arte oso ohitura errotua baitzen hori Euskal
Herrian.
Euskal Herriko jantzi tradizionalak. Atondu
Dokumentuaren akzioak