Zapatu gauean, Sahatsa taldeak 'tradiziozko dantza eta doinuetan' saioa eskaini zuen Soreasu antzokian. Hasi Nafarroa, Zuberoa edo Lapurdiko dan-tzekin eta Bizkaiko eta Gipuzkoako piezetara eraman zituzten ikusleak Sahatsakoek. Tartean, Felipe Murilloren ahotsaz gozatzeko aukerarekin. Igandean, Organik taldeko, Eneko Balerdi eta Pilar Andrés dan-tzariek, ahari jokoen interpretazioa dantzara eraman zuten. Udala eta Sanagustin kulturguneak elkarlanean 'Azpeitia Dantzan' egitasmoaren barruan antolatutako saioak jende ugari erakarri zuen plazara.

Sahatsa. Sahatsa dantza taldekoek Euskal Herrian errotutako hainbat dantza eskaini zituzten zuzeneko musikarekin. :: E.A.

Ahariak. Organik taldeko dantzariak ahari-jokoan. :: E.A.