Dokumentuaren akzioak
Tradizioaz hitz bi
Jokin Muñozek pasa den den larunbateko Begia gehigarrian idatzitakoek kontzientzia kritikoa iratzarri didate baina. Orixek «gure yendea on izatez aspertzen ari dun» idatzi omen zion arreba monjari. Ez gara sobera aldatu baina. «Yo, señor, porque sé leer y escribir, y soy vizcaíno» Sancho Panzari mezua idazteko leial agertzen zen, ez gaurko diputatuetatik batzuengandik urrun.
Ez dakit tradizioaren balioaz, garrantziaz. Tradizioa, belaunaldiz belaunaldi transmititzen den eta denboraren poderioz finkatzen den kultur ondarea eta portaera multzoa dela esan zaigu. Esan dizut, buruaz «baietz-baietz» egitearena eta esker oneko izate hori, dantzaren eta herri kirolen pare bereganatu dugula. Etxeko nagusi on eta kanpokoen morroi zintzo gara. Morauk kantu zorrotza egin zion, ez alferrik. Sarrionandiak iragarri zuen tradizioa eta traizioa erro beretik zetozela. Noizko tradizioen, folklorearen eta historiaren interpretazio berri bat? Noizko tradizioen irakurketa, kontaketa subertsibo edo gaizto bat? Folkloreak edo tradizioen gehiegizko gurtzeak, suizidio etniko-kulturalera eramango gaitu bestela.
Dokumentuaren akzioak