Dokumentuaren akzioak
Tradizioaz eta traizioez
Gure dantza taldea Donibane Lohizunen izan berri da dantzan, eta gauza bitxia, orain 125 urte inguru han izan ziren beasaindar dantzari txikiek egin zituzten dantza berberak eta ia modu berean egin ditugu, bi aldi horietako argazkien konparaketak erakusten duen moduan.
Nago sarritan errazagoa eta modernoagoa zaigula tradizioarekiko haustura eta berrikuntza (traizioa) aldarrikatzea, erosotasunez, edo kapritxo hutsez.
Baina batzuk zerbaiti traizioa egin ahal izateko, beste norbaitek tradizioari eutsi behar dio. Eta tradizioari eutsi ahal izateko, gezurra badirudi ere, behar-beharrezkoa da etengabeko traizio txikiak, edo batzuetan handiak, egitea. Eta hau diogun unean, tradizioak traizioa barneratuta daukala esatea gustatzen zaigu tradizioari modu bizian begiratzen diogunoi.
Eta banago, gehiegitan gutxietsi ez ezik balioa ere kentzen zaiola gaizki ulertutako traizio horren izenean, tradizioan lan isilean eta merituzkoan ari den horri. Ezezagutzak baimentzen duen ausardiaren ausardiaz, ez gara konturatzen tradizioa bera askoz ere berritzaileagoa dela hari traizio egitea helburu duten asmo gehienak baino.
Dokumentuaren akzioak