Dokumentuaren akzioak
Tradizioak aldatu nahi ditu Laudiok eta ez du inauterietan sorginik erreko
Lezeagako Sorgina
Sorginak orduko feministak zirela dio Amets Meatza Laudioko jaietako zinegotziak. Ausartak, askeak eta sistemari kontra egiteko prest zeudenak ziren sorginak eta horregatik erretzen zituzten hain zuzen. Tradizioari buelta emateko garaia dela uste dute ordea eta ideia haiek erre ordez balioan jartzeko garaia dela.
Horregatik, inauteriei amaiera emateko Lezeagako sorginaren inguruan dantzatuko dute aurten. Itxarkundia Dantza Taldeak Xabi Solanoren "Erre Zenituzten" kantuaren koreografia dantzatuko dute.
Jai eta gizarte parekideago baten bila lehen pauso bat eman nahi dute horrela.
Dokumentuaren akzioak