Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Toti Martinez de Lezearen kondairak, taulagainean

Dokumentuaren akzioak

Toti Martinez de Lezearen kondairak, taulagainean

Antzeztuko duten lana 'Izena duenak izana du' ipuin mitologikoa da, bi ekitalditan banatuko den ballet

Egilea
Izaskun Moyano
Komunikabidea
El Correo
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2015/12/26
Lotura
El Correo

Bizkaiko Foru Aldundiko bekadunak diren Nerea Barrondo, Mikel del Valle, Maitane Goikolea, Marina Goitia, Jone Martínez, Almudena Pérez, Inés Pérez eta Clara Yue Bañuelos dantzariak etxera bueltatu dira Gabonetarako. Baina datorren igandean, abenduaren 27an, 20:00etatik aurrera Bilboko Euskalduna jauregian egingo den II. Dantza Galaren taldekako entseguak hasi dituzte. Antzeztuko duten lana 'Izena duenak izana du' ipuin mitologikoa da, bi ekitalditan banatuko den balleta.

Foru erakundeak jakinarazi duenez, astelehenetik larunbatera arte, Bizkaiko zortzi dantzari gazteak entseatzen arituko dira. Hauek Municheko Operako Balletaren dantzari nagusia den Lucía Lacarra gipuzkoarrarekin eta bere ohiko kide artistikoa den Marlon Dino albaniarrarekin batera dantzatuko dira. Zortzi gazteak Madrilgo, Londreseko edo Moskuko ospe handiko prestakuntza zentroetan ikasten ari dira, Bizkaiko Foru Aldundiako diru laguntzei esker.

Jon Ugarriza euskal dantzari eta koreografoa arituko da zuzendari artistiko lanetan. Azken hilabeteetan, bekadun bakoitzarekin bakarka lan egiten aritu da, Bilbora etortzen ziren bakoitzean, 'Izena duenak izana du' eszenatokira eraman ahal izateko. Izan ere. Munichera ere joan zen, Lacarrarekin eta Dinorekin pieza lantzeko. Solstizioaren gauean herri batean gertatzen den istorioa da. Eguzkiaren jaiotza ospatzeko jaia ospatzekotan dira herritarrak. Toti Martínez de Lezea idazle arabarraren gidoia du lanak. Horrez gain, antzezlanean bertan ere parte hartzen du.

Hilabeteetan zehar banaka lanean aritu ostean, Ugarriza dantzari guztiekin lanean ari da orain, eta diziplinen, 'videomapping' delakoaren (Mario Jimenezek egina) eta literaturaren fusioa izango du emaitza modura.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Bekadunen II. Dantza Galan euskal musika eta dantza uztartuko dira berriro ere. Produkzio berrian, Mikel Laboa, Iñaki Salvador, Oskorri, Elfenthal eta Ken Zazpi taldearen musika entzungo da. Gainera, eszenatoki gainera Bizkaiko dantza eskoletako 60 ume baino gehiago igoko dira dantzatzera. 12 eta 25 euro bitarteko prezioa dute sarrerek eta lehiatiletan edo interneten eros daitezke, Kutxabanken sarrerak saltzeko zerbitzuaren bidez.

Lucia Lacarra eta Marlon Dino dantzariak, 'Zisne Zuria' antzezlanean.
Lucia Lacarra eta Marlon Dino dantzariak, 'Zisne Zuria' antzezlanean. / EFE

Dokumentuaren akzioak