Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Tolosako Udaberri dantza taldeak Valladoliden emango du emanaldia

Dokumentuaren akzioak

Tolosako Udaberri dantza taldeak Valladoliden emango du emanaldia

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Tolosa
Mota
Albistea
Data
2010/07/21
Datorren Uztailaren 30ean, Tolosako Udaberri Dantza Taldeko kideak Valladolid-eko Viana de Cega herrira doaz 1988 ezkero urtero ospatzen den jaialdira gonbidatu zaituztete eta bertako dantza taldeak, "La Rotonda de Viana de Cega" taldeak hain zuzen ere.
Viana de Cega herria Valladolid-etik 15 kilometrotara dago eta bertako dantza taldea gaur egun 16 dantzariz osatua dago, nahiz eta esan dutenez, 80 pertsonako talde zabala izatera iritsi izan diren.
Bertako taldekideek tolosarrei esan dietenmez, urteak dira jaialdi hontara euskal dantza-taldeak gonbidatzen dituztela, beraien esanetan euskal tradizioa deigarria bai-tzaie eta nahiz eta geografikoki beraiengandik oso urruti ez egon, oso desberdina omen da beraien kulturarekin alderatuz.
Udaberrikoak bertan izango diren egunetan, herriko kiroldegian emango diote ostatu eta otorduak herriko Kultur Etxean burutuko dituzte. Gainera, inguruko herriak ere ezagutzeko parada izango dute.
Guzti hau prestatzeko, Udaberri Dantza Taldeko kideak jo eta su entsaiatzen ari dira uztaila guztian zehar, nahiz eta horretarako ditugun instalazioak egokienak ez izan. «Espero dugu Viana de Cega herrian gure kulturaren onena erakutsiko dugula eta besarkada handi batez agurtzen gara», diote tolosarrek.
 
Kale antzerkia
Bestalde, Zikloia! kale antzerkiko eta kafe-antzerkiko festibala aurrera doa. Uztailare 3an hasi zan indarrakin, herriko kalean zehar, eta bi tabernetan ere. Artstak batzuk egon dira Festibal honeta, David Batlló (Malabarista), Fermín Satnlés (Malabarista), Nanny Cogorno (Circo), Mariano Martinez (Café-Teatro), Kixka (Títeres). Sorpresa askoekin jarraitzen du aste honetan zehar, magia, juglareak, txontxongiloak, ipuinak. Animatu opari bat da, fantasia uda pasatzeko aukera oberena da ta...
Datorren aste honetako programazioa: Asteazkena hilak 21, gaueko 22:30an, Elorri pub El Mago Diego (Magia). Osteguna 22, La compañía del saco juglareak (19:00etan, plaza E.Herria) eta El Mago Diego (Magia), Asteasuarran, 22:30etan.
Tolosako Udaberri dantza taldeak Valladoliden emango du emanaldia

Tolosako Udaberri taldeak Valladoliden erakutsiko ditu gure dantzak eta folklorea. :: DV

Dokumentuaren akzioak