Dokumentuaren akzioak
Tolosako Udaberri dantza taldeak Kataluniako Gualba herriko jaiei hasiera eman zion
Emanaldiak Lloret de Maretik 30 kilometrotara dagoen udalerriaren plaza bete zuen
Ondoren, Gualbako herritarrek hartu zuten hitza berriro dantza-tzeeko. Azkenengo orduan, berriz ere, Udaberri aritu zen. Ikurriña dantza , eskaini zuten. Amaitzeko, nola ez, Gipuzkoako dantzak eskaini zituzten. Neskak hasi zirenSaltokakoa eta soinu zaharrekin. Ondoren, mutilek hartu zuten lekukoa eta Ezpata dantza egin zuten. Gero,Zinta dantza mistoa. Amaitzeko, San Juan, Belauntxingoa , Fandangoa eta Arin-arin berria erakutsi zituzten.
Ikuskizun honek, Udaberriko arduradunen esanetan, "plaza betetzeaz gain, giro aparta lortu zuen herriko plazan, jende ugari gerturatu baitzen emanaldia ikustera. Horregatik, Gualabako alkateak, eskertzeko, plater adornatu eta herriko eskultura bat oparitu zizkion taldeari.Dokumentuaren akzioak