Dokumentuaren akzioak
Tolosako Udaberri Dantza Taldea Kataluniara joan zen Euskal Herriko dantzak eskaintzeko
Gainera, larunbatean emanaldia eskaintzeaz gain, bidaia luzatu zuten asteazken goizarte, aprobetxatuz bertan zeudela.
Emanaldiari dagokionez, gaueko 22:00etan hasi zen, jaien hasierari
eman zion pregoiaren ostean. Hango dantzariek ekin zioten 10 minutuko
saioarekin, eta ondoren tolosarrak izan ziren protagonistak herriko
plazan ordu erdi batean. Ziekoko dantzak egin zituzten lehenik taldeko
neskek, Zuberoara abiatzeko ondoren, hango Xuletino dantzatzeko;
Barrikada eta Godalet dantza ez ziren faltatu.
Ondoren, herritarrek berriz ere hartu zuten hitza dantzatzeko, azkenengo ordu erdia berriz ere Udaberrik izateko.
Dantzari-dantza egin zuten non Ikurrin-dantza, banangoa, launangoa
eta txakarrankua izan ziren ikusgai. Amaitzeko, nola ez, Gipuzkoako
dantzak eskaini zituzten. Neskak hasi ziren saltokakoa eta soinu
zaharrekin. Ondoren, mutilek hartu zuten lekukoa eta ezpata dantza egin
zuten. Horrela, Zinta Dantza mixtoa egin zuten gero.
Amaitzeko, San Juan, Belauntxingo eta fandango eta arin-arin berria
eskaini zuten. Ikuskizun honek, plaza betetzeaz gain, giro aparta lortu
zuen herriko plazan, jende ugari gerturatu baitzen ikuskizuna ikustea.
Horregatik, hango alkateak, eskertzeko, plater adornatu bat eta herriko
eskultura bat oparitu zien taldekideei.
Aipatzekoa da baita ere bertako herritarren harrera taldeari.
Igandeko bazkalosterarte herrian izan ondoren, autobusa Lloret de
Marrera abiatu zen arratsaldea eta gaua bertan pasatzera, hurrengo
egunean inguruko Aquapark batera joan behar baitzuten.
Gau aldean, berriz, Saloura joan ziren, hurrengo egunean, Port
Aventura delako atrakzio parkean bidaia amaitzeko. Bidaia hau 50.
urteurrenaren ekitaldietatik kanpo egon arren urte hau borobiltzeko
ederki etorri da taldearentzat.
Dokumentuaren akzioak