Dokumentuaren akzioak
Tobera Musika-eskolaren Dantza-topaketa bihar
Aurreneko aldia izango da, eta garai bateko Aizkorpe dantzataldeak egindako dantzari txiki eguna ekarriko du gogora
Astean zehar musika-tresnatako entzunaldiak izan dira
kultura-etxean eta eskolan, gaur Korrika Kulturalean hartuko dute parte
musika-eskolako kideek, eta igandean dantza-bikoteak eta txistulariek
alaituko dute azoka-eguna. Ekintzarik inportanteena, ordea, biharkoa
izango da.
Tolosako Udaberri Dantza-taldeko eta Legazpiko Korosti
Dan-tza-taldeko kide helduak eta Toberako nagusien taldekoak izango dira
biharko dantza-topaketako partaideak. Ekitaldiaren aurkezpena Aitor
Zabaleta herritarrak egingo du.
Udaberri Dantza-taldea esperientzia handiko eta ibilbide
emankorreko dantza-taldea da, 50 urte baino gehiagoko elkartea izaki.
Herrialde askotan ibilitakoa da (Fran-tzia, Portugal, Belgika...) eta
sari ugari jasotakoa. Euskal Herriko dantza tradizionalak eta euskal
kultura zabaltzen saiatu izan da hasiera-hasieratik, eta horretan
jarrai-tzen du gaur egun ere.
Korosti Dantza-taldea, berriz, 1982an haur, ume eta
gaztetxoen-tzako talde bat izateko xedez eratu bazen ere, 90. hamarkada
hasieratik aurrera nagusien taldea batu zi-tzaion elkarte honen
eskaintzari. Hortik aurrera, hainbat izan dira taldeak Euskal Herritik
kanpora ere egin dituen erakustaldiak: Bartzelonan, Galizian, Burgosen,
Portugalen edota Frantzian, esate baterako.
Lehenengoek dantza tradizionalak egiten dituzte batez
ere, eta bigarrengoek bide berriak ere uztartu dituzte. Hortaz, Zegamako
saioan gure ohitura sakonenek eta egungo aldaera berriek bat egingo
dute, beti ere euskal dantzen urratsak oinarrian daudela. Zegamako
dantzariak tarteko izango dira, 60tik gora kide batuko dituen euskal
dantzen festan lagun.
Toberak 2009an hartu zuen parte lehen aldiz dantzari
txiki egun batean, Tolosan. Aurten, apirilaren 17an Legazpikoan izango
da eta ekainean Segurakoan. Maiatzaren 24an musika-eskolak Astigarragan
eskainiko duen kontzertuan ere dantzariak arituko dira. Izan ere,
gorpu-tza hartu duen mugimendua izan da dantzarena Zegaman, Toberak
horretarako egindako ahaleginak lagunduta. Ikasturte honetan, 70 ikasle
dira dantzan trebatzen ari direnak, eta mailak gora egin du nabarmen
azken urteotan. Askok gogoan izango dute oraindik duela urtebete juxtu
eskainitako Akelarrean dantza-ikuskizun arrakastatsua.
Dokumentuaren akzioak