Dokumentuaren akzioak
Tio Teronen Semeak taldea Leitzan
Tio Teronen Semeak dantza taldearen ikuskizuna izango da bihar, larunbata, Leitzan, 19:00etan. Eguraldi ona bada plazan izango da eta euria eginez gero, berriz, pilotalekuan.
FreshCool ikuskizuna eskainiko du taldeak, aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen dituen umorez betetako saioa. Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Horixe da hain zuzen ere ikuskizun honetan egingo dutena.
Ikuskizunak 45 minutuko iraupena du eta Aritz Salamancak zuzendua da. Koreografia bera ere Salamancak eta taldekideek sortua da. Dantzan honako hauek aritzen dira: Aritz Salamanca, Iker Sanz, Mederi Orbiso, Ander Domingo, Antton Fernandez, Xuban Iragorri, Jon Iragorri, Aritz Olarte, Ekain Susperregi, Eneko Iparragirre, Mikel Urdampileta, Unai Etxebeste, Haritz Olaziregi, Beñat Begiristain eta Alai Goñi.
Dokumentuaren akzioak