Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Tio Teronen Semeak, 'Freshcool' ikuskizunarekin Donibanera

Dokumentuaren akzioak

Tio Teronen Semeak, 'Freshcool' ikuskizunarekin Donibanera

Santio festen barruan emango dute ikuskizuna, hilaren 28ko 20:00etan Santiago plazan.
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Pasaia
Mota
Albistea
Data
2024/07/19
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
'Frescool' ikuskizunaren irudia. Argazkia: Tio Teronen Semeak.

Donibaneko Santio festen barruan, eskualdeko dantzari eta musikariz osatutako Tio Teronen Semeak taldeak Freshcool ikuskizuna eskainiko du, hilaren 28an (20:00) Santiago plazan. Beti bezala, dantzarekin eta txantxa giroarekin zipriztinduko dituzte plazako txokoak.

Honako informazioa zuzenketa bat da. Izan ere, gaurko OARSO BIDASOKOKO HITZAren astekarian, Donibanen eskaini beharreko ikuskizuna taldekoek sortu duten azkena izango zela publikatu da, Haurreskolari. Ez da horrela, okerra da informazioa. Hilaren 28an sanjuandarren aurrean zabalduko duten lana Freshcool izango da.

Dokumentuaren akzioak