Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Tentsio handieneko momentua

Dokumentuaren akzioak

Tentsio handieneko momentua

Egilea
Txindurri TDT
Komunikabidea
Drogeten Iturri
Tokia
Ermua
Mota
Albistea
Data
2025/05/14
Lotura
Drogeten Iturri

Euskal Jai baten zinta dantza egin duen edonork badaki zein den eguneko tentsio handieneko momentua. 

Koldo Tenak bidalitako argazki honetan argi azaltzen da tentsio hori dantzarien aurpegietan. Zinta dantzako zintak kiribilduta ditugula askatzea tokatzen denean, akatsik egin nahi ez dugunean plazan kiribilduta geratu den makil bakarra ez izateko.

Argazkia 90. hamarkada hasierakoa da. Bertan oraindik zutik aintzinako jubiletxearen eta kalabozoen eraikina. Gaur egun bertan karpa berria ("plazako gasolinera" bezala ezagutzen duguna). 

Argazkiko dantzariak: Xurdana Zubia, Zaloa Camara, Noelia Moyano, Gurutze Txurruka, Yoli Martin, Uxuri Bouzo eta Piedi Eizaguirre.  Ikusleen artean aurpegi ezagun asko. 

Dokumentuaren akzioak