Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Tempomobile taldearen dantza

Dokumentuaren akzioak

Tempomobile taldearen dantza

Tempomobile taldeak dantza garaikidearen mundua eta lilura haurrei ezagutarazteko apostua egingo du gaur Burlatan eskainiko duen ikuskizunaren bidez.

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2009/12/31


In ventana lanak funtsean mundu gris eta itogarrian hertsirik bizi den neskatxa baten istorioa kontatzen du. Neskak giro horretatik atera eta beste mundu batzuk ezagutu nahi ditu. Irudimenari eraginez, urruneko lekuetan barna bidaiatzea lortu eta fantasiazko izakiak ezagutuko ditu.

Dantzaren mintzoak errealitatea eta irudimena, bakardadea eta adiskidetasuna, beldurra eta kemena islatuko dizkio ikusleari. Dantzarekin batera elementu ugari erabili dute konpainiako kideek: fantasiazko mundu bat gogora ekartzen duten maskarak, Paco Iglesiasek berariaz sortutako musika eta Isabel Moralesen jantziak kasu.

Becky Siegelen ekimenez

Tempomobile dantza konpainia Iruñean sortu zen 1994an, Becky Siegel koreografo iparramerikarraren zuzendaritzapean. Siegelek dantzari gaztez osatutako talde bat eratu zuen dantza hizkuntza berria eta adierazkorra lortzeko xedez. Handik aurrera antzoki ospetsuetan eta izen handiko jaialdietan dantzatu da konpainia. Bestalde, Nafarroako herri txikietan ere dantzatzen dira, baita ikasleentzako emanaldi didaktikoetan lagundu ere.

Siegelek hamaika ikuskizun sortu ditu Tempomobile taldearentzat, gehienak musikariekin egindako elkarlanean oinarritutako emaitzak.

DANTZA GARAIKIDEA

Tempomobile taldearen 'In ventana' ikuskizuna. Gaur, 18:00etan hasita, Burlatako kultur etxean. Sarrera 3 euro.

Dokumentuaren akzioak