Dokumentuaren akzioak
Tempomobile izango da lehena Gasteszenako aurtengo egitarauan
Aurtengo denboraldia Tempomobile konpainiak irekiko du. Becky Siegel koreografoa eta Mikel Errazkin konpositorearen artean sortutako Airbon obra eskainiko dute. Bost dantzarik eta beste bost musikarik parte hartzen duten lan horretan, gizakiaren eta naturaren arteko harremana lantzen da.
Kataluniako dantza konpainia bat etorriko da martxoan: Mar Gomez konpainiak La ca sade lest aurkeztuko du. XX. mendeko familia burges batean girotua, zaharkituak geratu diren ohiturak defendatuko dituzte. Umorea, komedia eta satira nahasten dira obran.
Familia osoarentzako ikuskizuna
Familia osoarentzat eta, batez ere, bost urtetik gorako umeentzat prestatutako obra bat ekarriko du Donostiara Madrilgo Aracaladanza konpainiak. Visto y no visto dantza garaikideko ikuskizunean, artea mugimenduan ikus daiteke. Izaki bilakatu eta mota ugaritako formak har ditzaketen jantzi eta oihalak agertuko dira.
Azkenik, maiatzean, XVII. eta XVIII. mendeetako dantza barrokoetara eramango ditu ikusleak Frantziako LEventail dantza konpainiak.
Emanaldi guztiak 20:00etan izango dira, Aracaladanza izan ezik, 18:00etan izango baita.
Dokumentuaren akzioak