Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Telmo Zarraren omenezko dantza emanaldia

Dokumentuaren akzioak

Telmo Zarraren omenezko dantza emanaldia

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2022/11/17
Lotura
Nontzeberri

>

Adriana Bilbaok flamenkoa eta futbolaren elementuak nahastuko ditu gaur, azaroaren 17an, 19:30ean, Arriaga Antzokian, bere aitona Telmo Zarraren omenez egingo duen Zarra izeneko obran.

Pieza hori Telmo Zarraonandia, Zarra (1921-2006), Athleticeko aurrelari mitikoaren omenezko dantza-obra da. Bada, Zarraren bilobak, Adriana Bilbao koreografoak, haren handitasuna azpimarratzeko Zarra izeneko obra sortu du.
Oholtza gainean “bederatzi interpretatzailek (sei emakumezko dantzarik eta gizonezko hiru dantzarik) dantza eta flamenkoa futbolari lotutako kirol-elementuekin uztartzen dituen pieza bat dantzatzen dute agertokian, Telmo Zarraonandiak ezaugarri zituen indarra eta nerbioa azpimarratzeko”.

Adriana Bilbaok kirol- eta giza-balioetan jarri nahi izan du arreta dantza-pieza hau eraikitzerakoan, eta hala esan daiteke, Zarra lanak “hurbildu egiten gaitu kirol horri atxikita dagoen herri baten jatorrietara eta oroimenera, meatzaritzari eta industriari loturiko sustraietara, eta ibilbide bat egiten du haren historian zehar, Telmok berak gidatutako pasadizoen bidez”.
Horrela, pieza honetan “omenaldia egiten zaio futbolaren mitotzat jotzen den Athletic Clubeko eta Espainiako futbol-selekzioko jokalaria zenari, zeina gurearekin zerikusirik ez zuen garai batean belaunaldi oso baten ikono bihurtu baitzen.”

Adriana Bilbao dantzariak Madrilgo María de Ávila Goi Mailako Dantza Kontserbatorioak emandako Dantzaren Pedagogiako goi-mailako titulua du, Arte Eszenikoetako Unibertsitate Masterra, eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da. Bere dantza flamenko tradizionalenaren barnean definitzen da, baina “berritzeko gogoak beste kode batzuk esploratzen eta probatzen joateko aukera ematen diote, mugimendu dotore eta sotil baten bidez, baina baita oldarkor eta bizi baten bidez ere”.
2019an sortu zuen bere konpainia, eta orduz geroztik bi obra ekoitzi ditu. Lehenengoa, Burdina-Hierro, 2019an estreinatu zen eta Beñat Achiary musikariarekin batera egin zen,  eta 2020an Eclat estrainatu zuen.

Dokumentuaren akzioak