Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Telmo Esnalen 'Dantza' Zinemaldiko Sail Ofizialean izango da, lehiaketatik kanpo

Dokumentuaren akzioak

Telmo Esnalen 'Dantza' Zinemaldiko Sail Ofizialean izango da, lehiaketatik kanpo

Donostiako Zinemaldiak Sail Ofizialean izango diren zenbait filmen berri eman du, tartean Telmo Esnal zuzendari zarauztarraren Dantza. Filma ez da lehiatuko Urrezko Maskorra lortzeko, proiekzio berezi gisa eskainiko dute.
Komunikabidea
Argia
Mota
Albistea
Data
2018/07/20
Lotura
Argia

"Dantza tradizionalaren unibertso hipnotikoa" du ardatz Esnalen filmak Txintxua Films ekoiztetxeak informatu duenez eta Koldobika Jauregi, Juan Antonio Urbeltz edo Pascal Gaigne bezalako profesionalek parte hartu dute, besteak beste, produkzio-diseinuan, koreografo lanetan eta filmaren musika sortzen hurrenez hurren.

Zinemaldiko Sail Ofizialean lehenago ere lehiatu izan diren Espainiako eta Kataluniako zuzendari batzuek ere errepikatuko dute aurten: Iciar Bollain, Rodrigo Sorogoyen, Carlos Vermut eta Isaki Lacuestaren lan berrienak lehiatuko dira aurtengo edizioan. 

Telmo Esnal (erdian) film berria errodatzen ari zirenean (argazkia: Txintxua Films).

Dokumentuaren akzioak