Dokumentuaren akzioak
Telmo Esnalen 'Dantza' filma larunbat honetan ikusgai Vancouver-en, hiriko Latin American Film festival-en
Telmo Esnalen 'Dantza' film euskalduna larunbat honetan pantailaratuko dute Vancouver-en, British Columbiako hiri honetako Latin American Film festival-en programa barnean. Emanaldia bihar larunbata, abuztuaren 24an izango da 19:30etan Vancouver erdiguneko The Cinematheque (1131 Howe Street at Davie) aretoan, eta bertaratzen diren euskal etxeetako kideek prezio berezia lortuko dute, txartela sarean erosterakoan "ZorteOn2019" kodea erabiliz, hiriko Zazpiak Bat euskal elkartetik adierazi zaigunez.
'Dantza' filma (2018), Telmo Esnal zuzendari. Bere lanak dira baita ere 'Urte berri on, amona!' (2011) eta 'Aupa Etxebeste' (2005)
-Txartelak erosterakoan bi dolarreko beherapena lortzeko, jo hona
-Filmari buruzko xehetasunak zinemaldiaren webgunean eta txartelak erosteko, hemen
(Filma bera munduan leku gehiagotan erakutsi da larunbat honetan bertan, esaterako Argentinako Tandil-go Euskal Zinema Zikloan, ikus gure agendan)
Dokumentuaren akzioak