Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Telmo Esnalen ‘Dantza’ Estatu Batuetan ikusi ahalko da

Dokumentuaren akzioak

Telmo Esnalen ‘Dantza’ Estatu Batuetan ikusi ahalko da

‘Dantza’, Telmo Esnal zinegile zarauztarraren hirugarren film luzea, AEBko 9 hiritan ikusi ahal izango da Txintxua Films ekoiztetxeak eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker. Aste honetan Argentitan proiektatu dute.
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2019/04/27
Lotura
Naiz

Telmo Esnal zinemagile zarauztarraren ‘Dantza’ film luzea Amerikako Estatu Batuetako  bederatzi hiritan ikusi ahal izango da apirilean eta maiatzean, Txintxua Films ekoiztetxeak eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker.

Etxepare Institutuak jakinarazi duenez, aste honetan Argentinan ikusgai izan ondoren, AEBetako bira bihar hasiko da Seattle hirian (Washington), maiatzaren 1ean jarraituko du, Ontarion (Oregon), eta biharamunean Boisen (Idaho) izango da ‘Dantza’ ikusteko aukera.

Boisetik Kaliforniara igaroko da Esnalen azken lana: San Frantziskon maiatzaren 3an, Chinon 5ean eta Los Angelesen 6an. Gainera, maiatzaren 9an Renon (Nevada) proiektatuko da, 11an New Yorken eta 17an Washingtonen.

Etxepare Euskal Institutuaren elkarlanari eta AEBko Euskal Etxeetako koordinazio lanari esker izan da posible bira antolatzea. Gainera, biran zehar, Telmo Esnal zuzendariaren eta Gari Otamendi dantzari protagonistaren aurkezpenak eta solasaldiak ikusi ahal izango dira.

‘Dantza’ tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat, eta asmo handiko sormen apustu handia egin du Esnalek filman. Koldobika Jauregi artistak zuzendu du bertan islatzen den unibertso estetiko eta bisuala, eta Juan Antonio Urbeltz ikertzaile eta folkloristak izan du koreografiak koordinatzeko eta ikuskatzeko eginkizuna.

Filma iazko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, eta pasa berri den Naonedeko Zinemaldian hasi zuen nazioarteko bira, non ikuslegoaren oso harrera ona jaso zuen. Datozen hilabeteetan ‘Dantza’ filmak nazioarteko beste hainbat jaialditan hartuko du parte.

 

Dokumentuaren akzioak