Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Telmo Esnal zinemagileak Dantza filma aurkeztuko du Iortian

Dokumentuaren akzioak

Telmo Esnal zinemagileak Dantza filma aurkeztuko du Iortian

Dantza filmaren emanaldiak izanen dira gaur, bihar eta igandean. Bihar, ostirala, Telmo Esnal filmaren zuzendariak filma aurkeztuko du eta, ondoren, solasaldia izanen da
Komunikabidea
Guaixe
Mota
Albistea
Data
2019/02/14
Lotura
Guaixe

Herri baten istorioa kontatzen du Dantza filmak. Hortaz, izenburuak dioen bezala, filmaren hizkuntza dantza da. Telmo Esnal da filmaren zuzendaria eta bihar, otsailaren 15, ostirala, filmaren emanaldian izanen da. 20:00etan izanen da, Iortia kultur guneko bigarren aretoan. Filmaren aurretik aurkezpena eginen du, eta, ondoren, ikus-entzuleekin solasaldia eginen du.

Gaurko, biharko eta igandeko 19:40eko emanaldietarako sarrerak agortu dira, baina igandean, 17:30ean, beste proiekzio bat eskaini dute eta horretarako oraindik sarrerak daude.

Telmo Esnal zinemagileak Dantza filma aurkeztuko du Iortian
Telmo Esna Dantza filmaren zuzendaria. TXINTXUA FILMS

Dokumentuaren akzioak